Artikulu hau automobilismoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».
Tripe Crown, euskaraz Hiruko Koroa, automobilismoko lorpen ez ofizial bat da. Munduko hiru auto lasterketa esanguratsuenak irabaztean datza:
1 Formulako Munduko txapelketa sortu zenetik (1950) hamaika urtez Indianapolis eta Monako txapelketa berean egon ziren. Txapelketako gidariek ez zuten arazorik bietan parte hartzeko, baina 1961ean Indianapolis 1 Formulatik at geratu zen. Horren ondorioz zailagoa bihurtu zen gidarientzat bi lasterketak lehiatzea, baina hala ere bi aste inguruko aldea zegoen oraindik bien artean. 1987an bukatu zen hori; Monakoko Sari Nagusiak bere data bi aste atzeratu eta ordutik bi lasterketak egun berberean lehiatzen dira bietan parte hartzea ezinezkoa bihurtuz.
Urte luzez 1 Formulan zebilen gidaririk ez da izan Indianapolisen. 2017an Fernando Alonsok Indianapolisen lehiatzeko Monakoko lasterketari uko egin zion arte.
Koroa lortu duen gidari bakarra Graham Hill da, 1972an. Lehian jarraitzen dutenen artean Juan Pablo Montoya eta Fernando Alonso dira hiru horietatik bi irabazi dituzten bakarrak (definizio honen arabera).